consulta médico rehabilitador en donostia
consulta médico rehabilitador en donostia
consulta médico rehabilitador en donostia

Mediku errehabilitadorea

Mediku errehabilitadoreak hainbat eremu desberdinetako patologien diagnostikoa, prebentzioa eta tratamentuak burutzen ditu, egungo ebidentzia zientifikoan oinarrituz eta ikuspegi kontserbadore ez kirurgiko batetik, galdutako funtzioa berreskuratzeko asmoa bilatuz.

mediku errehabilitadorea

Zer egiten du mediku errehabilitadoreak?

  • Froga diagnostikoak eskatu eta interpretatu: Rx, RM, TAC, ECO…
  • Medikazio oral eta topikoak agindu.
  • Kortikoideak eta azido hialuronikoa artikulazio eta tendoietan infiltratu.
  • Toxina botulinikoa espastizitate kasuetan eta aurpegi-paralisian infiltratu.
  • Eskuzko teknikak, elektroterapia, presoterapia, ortesiak… preskribatu.
  • Ariketa fisiko terapeutikoa preskribatzen duen espezialista da, patologia eta lesio desberdinetara egokituz.

TRATAMENTU ARLOAK

linfedema
DIAGNOSTIKOA

Patologia Muskulu-Eskeletikoak

Mina eta limitazio funtzionala sortzen duten lokomozio-aparatuaren lesioen diagnostikoa, medikuaren balorazioa eta tratamentua.

Lesio edo patologiaren arabera, mediku errehabilitadoreak tratamentu espezifikoa proposatuko du kasu bakoitzeko. Hau izan daiteke: medikazioa preskribatzea, tendoiak edo artikulazioak infiltratzea, ohiturak aldatzea edo ariketa konkretuak preskribatzea. Behar diren kasuetan fisioterapeutarekin bat tratamentua proposatu dezake.

Balea Zentroan tratatzen ditugun patologiak:

  • Tendinitis
  • Zainbihurdurak
  • Sorbalda mingarria
  • Tendoien kaltzifikazioak
  • Kapsulitis / Sorbalda izoztua
  • Luxazioak / Dislokazioak
  • Belauneko mina
  • Kondropatia rotulianoa
  • Tendinopatia rotulianoa
  • Epikondilitis
  • Trokanteritis
  • Faszitis plantarra
  • Kalkaneoko espoloia
  • Zerbikaletako eta lunbarretako mina
  • Bizkarrezurreko artrosia
  • Ziatika eta erradikulopatiak
  • Orno-kanalaren estenosia
  • Hezur eta ornoen hausturak
  • Bestelako alterazio biomekanikoak
infiltraciones

Infiltrazioak artikulazioetan

Infiltrazioa medikamentu bat injekzio bidez hantura edo likido-isuria duen artikulazio, tendoi edo ligamentu batean sartzea da. Erabilienetakoak azido hialuronikoa eta kortikoesteroideak (antiinflamatorioak) dira. Infiltrazioak seguruak dira eta konponbide errazak eta eraginkorrak dira mina eta hantura tratatzeko.

INFILTRAZIOAK: KORTIKOIDEAK: Preskripzio egokia jarraituz, KORTIKOESTEROIDEAK infiltratzea primerako aukera da sorbaldako tendinitisa, busitisa, epikondilitisa, oineko faszitisa, rizartrosisa eta kaltzifikazioentzat.

INFILTRAZIOAK: AZIDO HIALURONIKOA: AZIDO HIALURONIKOA infiltratzea tratamentu eraginkorra da belauneko artrosiak sortzen duen mina pairatzeko, egunerokotasuneko ekintzak burutzen lagunduz.

linfedema
BALORAZIOA

Linfedema-lipedema

LINFEDEMA zirkulazio linfatikoaren alterazioak sortzen duen edema da, interstizioan (larruazaleko zelulen artean) proteina kopuru handia duen likido pilaketa. Likido honek gorputz atal horren hantura eta bolumen handitzea sortzen du.

LIPEDEMA jatorri genetiko eta hormonala duen ehun adiposoaren gaixotasuna da. Emakumezkoek jasaten dute eta beso eta hanketan gantzaren pilaketa patologikoa du ezaugarri. Lipedema ez da hobetzen pisu galera eta dietekin, eta sarritan hematomak, nekea eta hanken astuntasuna agertzen dira.

Linfedema-lipedemaren tratamentua

Ezjakintasun handia dago linfedema eta lipedema zer diren eta beren tratamentuei dagokienez, bai jasaten dituzten pertsonen aldetik, baita arlo sanitarioko profesionalen aldetik ere. Hori dela eta, sarritan azpidiagnostikatuak eta era ez-egokian tratatuak izaten dira.

Balea Zentroan patologia hauek jasaten dituzten pertsonengan beraien egunerokotasunean eta bizi-kalitatean zer nolako eragina dutenen jakinaren gainean gaude. Horregatik uste dugu balorazio, sailkapen eta jarraipen egokia ezinbestekoak direla patologia hauek ezagutu eta aurre emateko.

Terapia deskongestibo konplexuan (TDK) oinarritzen den tratamentu multimodala proposatzen dugu. Honek, drainatze linfatikoa, bendaje anizkuna, presoterapia jantziak eta tonifikazio muskularra lortzeko ariketen preskripzioa biltzen ditu.

paralisis facial
TRATAMENTUA

Aurpegi paralisia

Aurpegiko muskuluen paralisia nerbio fazialari kalte egin diezaioketen infekzio birikoek, kirurgiek edo tumoreek sor dezakete. Nerbio honen lesioak aurpegiko muskuluak ahultzen ditu: irribarrea asimetrikoa bihurtzen da eta begia ezin da ondo itxi. Nerbioaren afektazioaren arabera, paralisia itzulgarria izan daiteke, edo arrasto iraunkorrak utzi.

Balea Zentroan tratamentu ezberdinak erabiltzen ditugu paralisiak sortzen dituen sintomak hobetzeko, hauen artean, masoterapia edo aurpegi masajea, aurpegi-mimika ariketak eta toxina botulinikoko infiltrazioak.

Toxina botulinikoko infiltrazioa tratamentu seguru eta eraginkorra da, aurpegian mina eta tentsio gehien duten zonaldeak erlaxatzeko eta aurpegiko simetria lortzen laguntzeko.

CENTRO BALEA - DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN - AVISO LEGAL